09:30 Herriko plaza Adunako mugarriak ibilaldia, Jabier Zabalaren eskutik. 16:00 Txulobi Adunako mus txapelketa azkarra, Euskal Herriko mus federazioak antolatuta. 16:30 Eliza “Auskalo” magia ikuskizuna, Eriz Magoaren eskutik. 18:30 Herriko plaza “GenEroa” dantza emanaldia Kimuaren eskutik. Eguraldi txarrarekin frontoian.
Gipuzkoako harri hadien txapelketa
Sorotan Bele Gogoan ikuskizunean 1990eko hamarkadan Euskal Herrian izan zen folk-pop talde nabarmenetako bat omendu nahi da, Sorotan Bele taldea. Andoaingo Udal Musika Eskolako bandak lagunduta, euskal musikaren eta kulturaren ereserki bihurtu ziren bere abesti ezberdinak interpretatuko dira. Ekitaldian parte hartuko dute Gorka Sarriegi eta Urbil Artola taldeko partaideek.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.