2.mailako gaitasun ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa. Iraupena: 490 ordu Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil) Informazio gehiago: 943692166 edo fraisoro@fraisoroeskola.eus
Boteretsu senti gaitezke gure gorputza eta desirarekin indarrean gaudenean. Edozein adinetan, edozein gorputzetan, energia hori berreskura dezakegu. Erotika lantegi honek ahalmentzeko bidea izan daiteke, sentitzen duguna azalerazteko eta desiratzen duguna bilatzeko. Sozialki emakumeoi kontrakoa gogopetu zaigu: gure nahiari eusten, desira kontrolatzen, ez erabat izaten… eta adin batetik aurrera asexualtzat jotzen gaituzte. Lantegian bestelako bidea egingo dugu. Desiraren aukerak zabalduko ditugu, abaniko bat zabaltzen den bezala: energia sexuala ezagutu, erotika globalean integratu, norberaren historia pertsonala kontuan hartuz eta zainduz. Eta jolastu, umeak bezala, gure ligatzeko eta fantasia moduekin jolastu eta barre egin. Askatzailea baita bizitza, eta ez bekatu! Dinamizatzaileak: Clara Wolfram
Tanttaka Teatroak “Mi hijo camina un poco más lento” antzerkiaren aurrestreinaldia taularatuko du azaroaren 29an Sarobe arte eszenikoen gunean. Bizitzaren iheskortasunaz ze rpentsatua ematen duen obra da, gaixotasuna hizpide.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.