Ostirala, otsailak 24



12:00

Elkarretaratzea, Ukrainari babesa adierazteko

San Juan plaza, Urnieta | Elkarretaratzea

Urtebete igaro da Ukrainako gerra hasi zenetik. Bada, elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin du Urnietako Udalak, gaur, eguerdiko 12:00tan. 

Elkarretaratzea, Ukrainari babesa adierazteko San Juan plaza

Urtebete igaro da Ukrainako gerra hasi zenetik. Bada, elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin du Urnietako Udalak, gaur, eguerdiko 12:00tan. 


16:00

Bilkura

Kale Nagusiko egoitzan, Andoain

Arratsaldeko 16:00tan hasita, alderdiko kideek herritarrekin elkartzeko hitzordua ipini dute. Hauxe dute gonbitea: “Kafe bat hartuz Andoaingo beharrei buruz hitz egingo dugu”.

Bilkura Kale Nagusiko egoitzan

Arratsaldeko 16:00tan hasita, alderdiko kideek herritarrekin elkartzeko hitzordua ipini dute. Hauxe dute gonbitea: “Kafe bat hartuz Andoaingo beharrei buruz hitz egingo dugu”.


19:00

Kantu-kalejira, Kantazaunen eskutik

San Juan plaza, Urnieta | Kalejira

Ohiturari men eginez, kalera aterako da Kantazaun hilaren 24an, hain justu ere, otsailaren azken ostiralean. Arratsaldeko 19:00tan bilduko dira San Juan plazan eta, bi orduz, kaleak girotuko dituzte. Aurretik entsegua egingo da, bihar, otsailaren 21ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Deialdi irekia da, hots, interesa duen oro gertura daiteke hitzordura.

Kantu-kalejira, Kantazaunen eskutik San Juan plaza

Ohiturari men eginez, kalera aterako da Kantazaun hilaren 24an, hain justu ere, otsailaren azken ostiralean. Arratsaldeko 19:00tan bilduko dira San Juan plazan eta, bi orduz, kaleak girotuko dituzte. Aurretik entsegua egingo da, bihar, otsailaren 21ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Deialdi irekia da, hots, interesa duen oro gertura daiteke hitzordura.


20:00

Tanxugueiras

Bastero auditorioa, Andoain

Otsailak 24, ostirala. 20:00 Sabela, Aida eta Olaia Tanxugueiras dira, Galiziako musika tradizionalaren iraultza, milaka urteko tradizio baten soinuak berrinterpretatzeko gai direnak, hiri-erritmoekin uztartuz, trap edo elektronikatik hurbilago. Ikusleen faborito izan ziren Eurovision jaialdirako hautaketan, orain DILUVIO aurkeztu dute. Hirugarren disko hau egindako bidearen emaitza da, “orain denak zentzua hartzen duelarik”

Tanxugueiras Bastero auditorioa

Otsailak 24, ostirala. 20:00

Sabela, Aida eta Olaia Tanxugueiras dira, Galiziako musika tradizionalaren iraultza, milaka urteko tradizio baten soinuak berrinterpretatzeko gai direnak, hiri-erritmoekin uztartuz, trap edo elektronikatik hurbilago. Ikusleen faborito izan ziren Eurovision jaialdirako hautaketan, orain DILUVIO aurkeztu dute. Hirugarren disko hau egindako bidearen emaitza da, “orain denak zentzua hartzen duelarik”



18:30
20:00

Imanol Bengoetxearen erakusketa

Bastero Kulturgunea, Andoain | Erakusketa

Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.

Imanol Bengoetxearen erakusketa Bastero Kulturgunea

Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.



11:00
13:00

Gure gorputzean eta etxean burujabe

Zizurkil | Ikastaroa

Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.  

Gure gorputzean eta etxean burujabe

Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin.

Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean.

Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen.

Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro.

2023-02-11: Xarabeak.

2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak.

2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak.

2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.

 



08:00
18:30

"Zaintza eta garbiketa sektoreko emakume langileak" erakusketa Lekaion, eskualdeko Itaiaren eskutik

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Erakusketa

Zaintza eta garbiketa sektorea abiapuntu, erakusketa bat egingo du eskualdeko Itaia Emakume Antolakunde sozialistak. Hilaren 22tik 24ra bitarte egongo da ikusgai herriko Lekaio kultur etxean eta "hausnarketarako abagune" izatea nahi du talde eragileak. 

"Zaintza eta garbiketa sektoreko emakume langileak" erakusketa Lekaion, eskualdeko Itaiaren eskutik Lekaio Kultur Etxea

Zaintza eta garbiketa sektorea abiapuntu, erakusketa bat egingo du eskualdeko Itaia Emakume Antolakunde sozialistak. Hilaren 22tik 24ra bitarte egongo da ikusgai herriko Lekaio kultur etxean eta "hausnarketarako abagune" izatea nahi du talde eragileak. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»