Espainiako Estatuak “Administrazioa zugandik gertu” ekimena ipini du martxan berriki: 500-8.000 biztanle bitarteko udalerrietako herritarrei administrazioaren izapide eta prestazioen kudeaketa erraztea du xede egitasmoak.
Andoainen TEK (Tokiko Komunitate Energetikoa) sortzeko prozesuaren berri eman dute gaur eguardian. Allurralde kiroldegian eta Ondarreta ikastetxeko aterpean 370 plaka instalatuz, herriko familiei “Energia garbia, zero kilometrokoa eta autokontsumo formatuan ekoitzi eta kontsumitzeko aukera emango” zaiela herritarrei azpimarratu dute. Aurkezpenaren bideoa, ikusgai:
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Produktu fitosanitarioaren karneta (oinarrizkoa) berritzeko ikastaroa. Otsailaren 27an eta 28. Iraupena: 6 ordu. Arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara. Beharrezkoa da oinarrizko karneta edukitzea Izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eusTel: 943692162