Andoaingo Asanblada Feministak antolatu duen egitaraua, azaroaren 30erako
Odol-emate saioa izango da Gaztelekuan, hilaren 30ean. Interesa dutenek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute egunean bertan txanda hatzeko: 943 00 78 85.
Abenduaren 1etik 3ra, e// (Euskaraz barra-barra) asteburua izango da Andoainen. Asteburu horretan, ostiraletik igandera, ihes-gela (scape room, ingelesez) egongo da Goikoplazan. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, 2-5 laguneko taldetan. Asteburu osoan zehar, 20 taldek parte hartu ahal izango dute. Doakoa izango da, baina taldeko kide batek aurrez izena eman beharko du lotura honetan: euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela
Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatuta. Abenduaren 15era bitartean ikusgai izango da astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 bitartean.
Ostegunak. Urriak 5, 19, 26; azaroak 2, 9, 16, 23, 30. 17:00-20:00, Urigain. Paz Carbajosa Dalmau.
Ostiralak. Urriak 20,27; azaroak 3,10, 17, 24; abenduak 1. 17:00-19:00, Urigain. Sexune Elkartea (Elene Jimenez eta Maria Lopez).
Astelehenak. Urriak 16, 30; azaroak 13, 27; abenduak 11. 18:00-20:00, Leizaran institutua. Botapa Batukada.
Andoaingo Jabekuntza Eskolaren eskaintza. Izen-ematea Berdintasun sailean eta Atarian. Astelehenak. Urriak 9, 23; azaroak 6, 20; abenduak 4, 18. 18:30-20:30, Urigain. Marisa Hurtado.