Bo jauna maskara eta komedia uztartzen dituen Marie de Jonghen lan berria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, hitzik gabe kontatutakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo bertsutik. Ekainak 9, igandea. 12:00, Bastero.
Andoaingo Musika Eskolako musikari gazteek osatutako Mugaz taldeak saioa eskainiko du igande honetan, Asteasuko kale Nagusian. 18:30etan hasiko da emanaldia eta, eguraldi txarra egingo balu, Usarrabi pilotalekura lekualdatuko lukete.
Maddi Zumalabe Irastorza artistaren ‘Laua eta Sakona’ lana jarriko dute ikusgai. Ekainaren 7tik uztailaren 5era bitarte zabalik izango da Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan.
Maiatzaren 20tik ekainaren 10era zabalik egongo da proposamenak aurkezteko aukera. Herritarrei zuzendutako deialdia da honakoa eta derrigorrezkoa izango da lanak erabat originalak izatea.
Konposizio abstraktuak lantzen ditu eta, atzokoan, bere obra azaltzen aritu zitzaion Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan hurbildutako ikuslegoari.