Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatuko da Adunan.
Gizonezkoen mailako Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa jokatuko da Zizurkilen. Udaletxe alboko belazean egingo da saioa, 18:00etan hasita. Jokin Etxeberria, Julen Gabirondo, Mikel Lizartza, Jon Otegi, Iban Pardo eta Oier Urkola neurtuko dira.
Saroben egingo du geldialdia Egape Dantza Taldeak ekainaren 16an, "Egape bidaiak" ikuskizunarekin. Emanaldi bikoitza izango da, gainera: Plus taldea ariko da, lehenik, 18:30ean hasita. Jarraian, gazteen emanaldia izango da 19:30ean.
Maddi Zumalabe Irastorza artistaren ‘Laua eta Sakona’ lana jarriko dute ikusgai. Ekainaren 7tik uztailaren 5era bitarte zabalik izango da Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan.
Konposizio abstraktuak lantzen ditu eta, atzokoan, bere obra azaltzen aritu zitzaion Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan hurbildutako ikuslegoari.