Udako opor-giroan ere herriko aisialdian eragiten jarraitu nahi du Poxta Zaharrek. Hala, Jam sessiona antolatu du ostiral honetarako. Arratsaldeko 19:30ean elkartuko dira San Juan plazan (euriarekin, Plazido Muxika plazan): "Ekarri zure instrumentua eta animatu zaitez abestera!".
Emanaldia izango da Adunan, gaueko 21:30ean hasita, Kultur aretoan.
Maddi Zumalabe Irastorza artistaren ‘Laua eta Sakona’ lana jarriko dute ikusgai. Ekainaren 7tik uztailaren 5era bitarte zabalik izango da Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan.
Gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Asteasuko San Pedro jaietan. Ekainaren 28an eta 29an izango da, hots, ostiral eta larunbat gauez.
Ziotza pilota eskolak antolatuta, Intxaur frontoian. LH1etik gorako umeentzat. Ziotzako pilotariek 45 euro eta gainontzeko pilotariek 55 euro. Izen-emateak ekainaren 5a arte 606 815 000 telefonoan edo ziotzapilotaelkartea@gmail.com. Ekainaren 24tik 28ra.
Konposizio abstraktuak lantzen ditu eta, atzokoan, bere obra azaltzen aritu zitzaion Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan hurbildutako ikuslegoari.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |