Infantil mailako Akerbeltz Haundi saskibaloi taldea partaidetza txapelketa jokatzen ari da eta larunbat honetan ligari amaiera emango diote. 3. taldean jokatzen ari dira andoaindarrak eta sailkapena honakoa da:
Easo Basket eta Akerbeltz Haundi taldeak, Partaidetzako ligan, nor baino nor iritsi dira azken jardunaldira. Igoera ziurtatuta dute biek eta larunbat honetan elkarren aurka ariko dira Allurralden.
Lehen partida, larunbat honetan, Ansa II eta Azpirozen artekoa izango da. Barrenetxea IV da txapela lortzeko hirugarren hautagaia.
Mingofisuras taldeak kontzertua emango du Ganbara tabernan, larunbat honetan, 19:00etatik aurrera. Pop-rock estilo indartsua lantzen du Enrique Mingo eta Iñaki Fisuras musikariak buru dituen Donostiako taldeak.
NUNK metalcore talde bat da, eta iazko udazkenean izen bereko disko txikia argitara eman zuten. Sei kantu bildu zituzten bertan eta larunbat honetan zuzenean entzuteko aukera izango dira Andoaingo Gaztetxean. Andoaindar eta billabonatar bat daude taldean.
Irene Larrañaga Arrutiren argazki erakusketa. irenelarranaga.com
Urtarrilak 18, larunbata. 17:00. Urtarrilak 19, igandea. 17:00.
Urtarrilak 18, larunbata. 19:30; 22:00. Urtarrilak 19, igandea. 19:30. Urtarrilak 20, astelehena.19:30.
Urtarrilak 18, larunbata. 19:30. Urtarrilak 19, igandea. 19:30. Urtarrilak 20, ast. 17:00, 19:30.