Martxoaren 30ean ospatuko da Aizkardi Mendi elkartearen ibilaldia. Ohi bezala, bi ibilbide izango ditu; 45 kilometroko luzea, eta 22 kilometroko motzagoa. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago www.zirkuitua.eus webgunean.
“Catania-50 milioi segundu” ipuina estreinatuko du euskaraz Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak. Bada, Juan Kruz Igerabidek euskaratutako obraren entsegu irekian parte hartuko dute Lourdes Iriondo musika-eskolako zenbait ikaslek, Bea Garcia musika-hizkuntzako irakaslearen eskutik. Saroben egingo dute hitzordua, hilaren 30ean, arratsaldeko 17:30ean: orotara, 150 haur arituko dira abesten oholtza gainean, zortzi instrumentistaz, bi bakarlariz eta zuzendari profesionalez lagunduta.
Hizkuntza: Euskara
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Martxoak 29, larunbata. 17:00. Martxoak 30, igandea. 17:00.
Bidaiariak, zinera! "Los Aitas" filmarekin LEHIATILAN 2€-ko deskontua! Martxoak 29, larunbata. 19:30. Martxoak 30, igandea. 19:30. Martxoak 31, astelehena. 17:00, 19:30.
Martxoak 29, larunbata. 19:30, 22:00. Martxoak 31, astelehena. 19:30.