Andoain Palestina herri ekimenak antolatuta, apirilaren 2an Txente Rekondo nazioarteko analistaren hitzaldia izango da, eta apirilaren 5ean, Palestinaren aldeko elkartasun eguna. “Palestinar herriak pairatzen duen genozidioaren aurrean andoaindarrok ez gara isilik geratuko”, adierazi du talde antolatzaileak.
Arratsaldeko 16:30ean hasita, mus-txapelketa izango da Andoaingo elkartean. Izen-ematea tabernan bertan egin daiteke, bikoteko 15 euro ordainduta. Gehienez ere 22 bikote onartuko dira. Finalistek saria jasoko dute.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.