Aurtengo jaiak iragarriko dituen egitarauaren irudia lehiaketa bidez aukeratuko dute aurten. Herritarrei zuzendutako deialdia da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 6ra arte.
Bi eta bost urte arteko haurrentzako oinetakoen bilketa egiten ari dira Mukwano lagun elkarteko kideak. Larraulgo udaletxera eraman ahal izango dira oinetakoak, ekainaren 13ra arte. Edozein motatako oinetakoak eraman daitezke.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Maiatzean, Goikoplazan eta Zumea plazan, haurren aisialdia osatzeko hitzorduak dira. Helburua euskaraz jolastea da eta parte hartzeko ez da aurretik izena eman behar.
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketa. Maiatzaren 9an, 18:30etan egingo da inaugurazio ekitaldia.