Urriaren 11n ospatuko da aurtengo Hellbona jaialdia. Bosgarren edizioa beteko du jada eta, urtero bezala, bi eszenatoki nagusia izango ditu; Berdura plaza eta Aljibea. Dagoeneko osatuta dago jaialdiko kartela, euskal taldez osatua.
Urriaren 20ra arte izango da irekita musika-talde amateurrentzako soinu-ekipoak eta instrumentuak erosteko diruz laguntzeko deialdia. Eskaera, egun horren aurretik sartu beharko dute interesa dutenek. Informazio gehiagorako, egin klik HEMEN.
Urriaren 6an hasi eta 12ra bitarte egitarau oparoa antolatu du jai batzordeak.
Lau saio izango dira: irailaren 30ean, urriaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an. 2021ean jaiotako haurren saioak 18:00etan hasiko dira, eta 2022an jaiotakoenak 17:00etan. Mari Garciak gidatuko ditu guztiak.