Urriaren 20tik aurrera martxan jarriko da euskal dantzen ikastaroa, Urki dantza taldearen eskutik. Bi taldetan banatuko dituzte parte-hartzaileak: hasi berriak (astelehenetan, 20:00-21:00) eta arituak (astearteetan, 20:00-21:00).
Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Urriaren 20ra arte izango da irekita musika-talde amateurrentzako soinu-ekipoak eta instrumentuak erosteko diruz laguntzeko deialdia. Eskaera, egun horren aurretik sartu beharko dute interesa dutenek. Informazio gehiagorako, egin klik HEMEN.
Continuo-discontinuo. Una geometria Rakel Ubago. Azaroaren 15a arte.Basteroko erakusketa gela. Artista eta arkitektoa. Altxerri kultur proiektuaren bazkide-sortzailea izan zen, arte garaikideko galeria eta zuzeneko musika eskaintzen zuen taberna&jazz sotoa zenarena. Erakusketa honetan, forma geometrikoen ideia eta haien konbinazio-aukerak egituraren ideiaren azpian daude.
Ekimen honek, herrian bertan dugun kirol eskaintzaren zati bat ikusaraziz ezagutzera ematea eta herritarren artean jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak sustatzea du helburu.
Astearte arratsaldean zabalduko dute erakusketa eta egun berean izango da lau hitzaldietako lehena. Hitzordu guztiak Bastero Kulturgunean izango dira.
Urriak 18, larunbata. 19:30. Urriak 19, igandea. 19:30. Urriak 20, astelehena. 17:00, 19:30.
Urriak 18, lar. 19:30, 22:00. Urriak 19, igandea. 19:30. Urriak 20, astelehena. 19:30.