Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, bihar iluntzean elkarretaratze zaratatsua egingo dute Goikoplazan. 19:30ean hasiko da bilkura. Egun osoan, sindikatuek deituta, lan uzteak izango dira biharkoan.
Zizurkilgo Udalak bat egin du Palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta genozidioa salatzeko bihar, urriak 15ean, deitutako deialdiekin. Zizurkilgo Udaletxe aurrean elkarretaratzea deitu dute, 19:30ean hasita
Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Urriaren 20ra arte izango da irekita musika-talde amateurrentzako soinu-ekipoak eta instrumentuak erosteko diruz laguntzeko deialdia. Eskaera, egun horren aurretik sartu beharko dute interesa dutenek. Informazio gehiagorako, egin klik HEMEN.
Continuo-discontinuo. Una geometria Rakel Ubago. Azaroaren 15a arte.Basteroko erakusketa gela. Artista eta arkitektoa. Altxerri kultur proiektuaren bazkide-sortzailea izan zen, arte garaikideko galeria eta zuzeneko musika eskaintzen zuen taberna&jazz sotoa zenarena. Erakusketa honetan, forma geometrikoen ideia eta haien konbinazio-aukerak egituraren ideiaren azpian daude.
Urrian, Goikoplazan eta Zumea plazan, euskaraz jolasteko aukera izango dute herriko haur txikiek.
Hizkuntza: Euskara
Astearte arratsaldean zabalduko dute erakusketa eta egun berean izango da lau hitzaldietako lehena. Hitzordu guztiak Bastero Kulturgunean izango dira.