Ez du etenik palestinarren aldeko elkartasun olatuak: mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan, mugimendu feministak deituta, "Feministok Palestinarekin" lemapean. Bailaran, Amasa-Villabonan eta Andoainen egingo dute bilkura bana. Hitzordua urriaren 10ean da, 19:00tan hasita.
Ez du etenik palestinarren aldeko elkartasun olatuak: mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan, mugimendu feministak deituta, "Feministok Palestinarekin" lemapean. Bailaran, esaterako, Amasa-Villabonan egingo dute hitzordua urriaren 10ean, Subijana etxean, 19:00tan.
Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Urriaren 20ra arte izango da irekita musika-talde amateurrentzako soinu-ekipoak eta instrumentuak erosteko diruz laguntzeko deialdia. Eskaera, egun horren aurretik sartu beharko dute interesa dutenek. Informazio gehiagorako, egin klik HEMEN.
Urriaren 6an hasi eta 12ra bitarte egitarau oparoa antolatu du jai batzordeak.
Continuo-discontinuo. Una geometria Rakel Ubago. Azaroaren 15a arte.Basteroko erakusketa gela. Artista eta arkitektoa. Altxerri kultur proiektuaren bazkide-sortzailea izan zen, arte garaikideko galeria eta zuzeneko musika eskaintzen zuen taberna&jazz sotoa zenarena. Erakusketa honetan, forma geometrikoen ideia eta haien konbinazio-aukerak egituraren ideiaren azpian daude.
Astearte arratsaldean zabalduko dute erakusketa eta egun berean izango da lau hitzaldietako lehena. Hitzordu guztiak Bastero Kulturgunean izango dira.