Egun batez NANa eta Pasaportea herrian bertan egiteko aukera izango dute urnietarrek: hitzorduak hartzeko epea hasi bezala bete dira, egun berean, hitzordu guztiak. Hilaren 19an izango dute herritarrek dokumentuak berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera, San Juan plazan, 9:00etatik 13:30era, Polizia Nazionalak jarriko duen buelgo mugikorrean.
Berriro ere, egun batez NANa eta Pasaportea herrian bertan berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera izango dute urnietarrek: abenduaren 18an izango da hitzordua, San Juan plazan, 8:30etik 14:15era, Polizia Nazionalak jarriko duen buelgo mugikorrean.
Datorren asteko asteazkenean ospatuko du Lourdes Iriondo musika-eskolak Santa Zezilia eguna: hilaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, Lekaio kultur etxetik irtengo da kalejira, herriari itzulia emateko asmoz. San Juan plaza, Plazido Muxika plaza, Etxeberri plaza eta musika-eskola. Plaza horietan guztietan hainbat pieza jo eta abestuko dituzte ikasleek. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia Udaletxeko arkupeetan gauzatuko dela iragarri du Urnietako Udalak.
Sendabelar tailerra Garbiñe Larrearekin: “Udazkenerako zainketa eta negurako prestaketak”.Azaroak 19, asteazkena.18:00, Iriarte.
Jai Batzordea izango da gaur arratsaldeko 18:30ean Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan: besteak beste, txosnak jartzeko udal ordenantza aldatzeko prozesua izango da hizpide bertan. Udalak iragarri duenez, behin "ideiak eta ekarpenak jasotzeko herritar guztiei irekitako jendaurreko informazio-aldia"amaitu ondoren, lanketa "elkarteekin batera" egin nahi du orain: "Horretarako, parte-hartze prozesu bat gauzatuko da jaien antolaketan parte hartzen duten elkarteekin batera. Kontsulta honen xehetasunak Jai Batzordean aurkeztuko dira".
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.
Azaroaren 15ean abiatuko da Adunako kulturaldia eta, abenduaren 3an, Euskararen egunarekin batera emango diote amaiera. Bitartean, hainbat ekitaldi egingo dute herrian, gai ezberdinak jorratzeko
Mattin Iñiguez korrikalari eta parapente-zalearen eta Santi Sierra eta Oskar Ruiz de Luzuriaga eskalatzaileen proiekzio-hitzaldiek, bazkideen urteko batzarrak eta mendi irteera gehi bazkariak osatuko dute 60. Mendi Astea, datorren astelehenean hasita.
Zinema-emanaldia antolatu du, hirugarrenez, Zanpatuz elkarteak, orain bi urte Patagoniako Fitz Roy (3.405m) mendian zendutako Amaia Agirre mendizale urnietarraren omenez: mendizaletasuna oinarri, bi hitzordu izango dira Sarobe arte eszenikoen gunean, azaroaren 19an eta 20an, biak ala biak arratsaldeko 19:30ean. Sarrera librea izango da, bete arte.