Sarobe arte eszenikoen guneko oholtzan izango da Tartean teatroa konpainia, "Ai, gure juaneteak" obrarekin. Abenduaren 2an izango da kultur-hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.
Aurrestreinaldia Urnietan izan ondoren, zinema-aretoetan da Lourdes Iriondoren ibilbidea jasotzen duen film dokumentala. Andoainera abenduaren 2an iritsiko da, Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren eskutik.
"Euskararen etorkizunaren harira, nola gaude eta nora goaz" izenburupean, solasaldia antolatu du Uzturre Foroak. Abenduaren 2an izango da, 19:00etan hasita, Villabonako Subijana Etxean.
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.