Mendi irteera antolatu du Aizkardi elkarteak datorren iganderako. Itsasutik abiatuta, ibilbide zirkularra egingo dute. Mondarrain (749m) eta Artzamendi (926m) tontorretara igo ondoren, Itsasura itzuliko dira. Goizeko 07:00etan abiatuko dira Lapurdi aldera, Olaederra kiroldegiaren paretik. Izen-ematea ostegunean itxiko dute eta, telefonoz egin daiteke, 649 71 71 82 zenbakira deituta edo baita Aizkardiren egoitzara gerturatuta ere (ostegunetan).
Aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitza proposatzen du antzerki Khea Ziater konpainiak. Antzezle lanetan ariko dira Na Gomes eta Sandra Fernandez Aguirre. Saioa 17:30ean hasiko da, igande honetan.
Axut!-Artedrama. Zuzendaria: Ximun Fuchs Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga. Nor naizen baneki... Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena? SARRERA: 12 € LEIHATILAN edo villabona.eus Urtarrilak 25, igandea.19:30, Gurea.
Sari bakarra izango da, 500 eurokoa, Salkinera atxikitutako dendetan kontsumitzeko.
Urtarrilak 24, larunbata. 17:00 Urtarrilak 25, igandea. 17:00.
Urtarrilak 24, larunbata. 19:30, 22:00. Urtarrilak 26, astelehena. 19:30.
Urtarrilak 24, lar. 19:30. Urtarrilak 25, igandea. 19:30. Urtarrilak 26, astl. 17:00, 19:30.