Bertsolaritza


Apirilak 16, osteguna


19:00

BERTSO SAIO LITERARIOA: Hezur berriak

Subijana etxea, -- | Bertsolaritza

Bertsotan: Amaia Agirre Arrastoa,Oihana Iguaran Barandiaran eta Uxue Alberdi Estibaritz Musika: Ines Osinaga Urizar Gai-emaile: Ane Labaka Mayoz   Ugaritu egin dira zenbait bertsolari eta idazlek gidatutako bertso-saio literarioak; Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuan ardaztutakoa edo Miren AmurizarenPleibaken ingurukoa, kasu. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Ane Labakaren Hezur berriakpoema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta, eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu. SARRERA: DOAN

BERTSO SAIO LITERARIOA: Hezur berriak Subijana etxea

Bertsotan: Amaia Agirre Arrastoa,Oihana Iguaran Barandiaran eta Uxue Alberdi Estibaritz

Musika: Ines Osinaga Urizar

Gai-emaile: Ane Labaka Mayoz

 

Ugaritu egin dira zenbait bertsolari eta idazlek gidatutako bertso-saio literarioak; Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuan ardaztutakoa edo Miren AmurizarenPleibaken ingurukoa, kasu. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Ane Labakaren Hezur berriakpoema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta, eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.

SARRERA: DOAN