16:30, Sega txapelketa herrikoia, nazioarteko eran. Ondoren, txakolin dastaketa. Dastaketa eta pintxo bat, 7 euro. Aurten ere txekor-errea izango da. Irailak 13, larunbata.
Irailaren 13an ospatuko da aurtengo Amasako Txakolin Eguna. Uxo-Toki elkarteak eta Amasako gazteek antolatzen dute ekimena. Aurten ere, sega txapelketa herrikoiak emango dio hasiera egitarauari eta, ondoren, Getariko jatorri izendapeneko txakolinak dastatu ahal izango dira.