Iazko urte amaieratik, txoko berezia dute Zizurkil Goiko gazteek. Hamasei eta hamazazpi urte inguruko gazteak, San Millan eskolaren ondoko prefabrikatuan biltzen dira.
Jolas parkeak eta haietarako segurtasun lurrak egiteaz arduratzen da Garra SL enpresa Zizurkilen. Juan Bautista eta Eneko García aita-semeek euren langintzaren berri azaldu dute.
Herriko jaietan, ezkontzetan... fandangoa eta arin-arina, ingurutxoa, polka edota beste edozein euskal dantza lotsarik gabe dantzatzea da Asteasuko ikastaroaren helburu nagusia.
Hileko hirugarren ostegunetan, Herri Ostatuan afaldu eta kantuan aritzeko biltzen dira Larraulen. Elkarrekin ondo pasa eta kantuaz gozatzea da helburu nagusia.
Ostegun arratsaldero, eskolatik atera eta pilota eskolara joaten dira Adunako gaztetxoak. Gustura aritzen dira Luis Mari Sorarrain irakaslearen agindupean.
Datorren maiatzaren 6an, ostegunarekin, Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren XIV. edizioa ospatuko da Amasa-Villabonan, 2009 urteko libururik gogokoena saritzeko.
Laugarren urtez, Erniobea institutuko ikasle eta irakasleek Euskal astea antolatu dute. Martxoaren 22tik 26ra ekintza ugari izango da Arratzaingo eraikinean. Hara egitaraua:
Martxoaren 28an, igandearekin, izango da Aizkardi mendi taldearen 42. Ibilaldi neurtua. >Ibilbide luzea: 14 urtetik gorakoentzat. 42 km. 2250 m. desnibela. 9 ordu (ggb). Irteera ordua…
Larunbatean ospatu zen Zizurkil Goian Txapela eguna. Bernarda Usabiaga izan da aurtengo omendua eta berak izango du herriko jaiak iragartzen dituen suziria botatzeko ardura. Seme-alabekin afaldu zuen…