Bi saio eskaintzera etorri dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Jendetzaren interesa piztu du ikuskizunak, lehen saioa behintzat bero-bero hasi da lehen kantutik. Aiurrik antolatu du saioa…
Ofizioz iturgina da Jose Inazio Guridi, baina abereak eta baserria dira bere zaletasun handiena. Basatxerriak hazten hasi zen duela sei hilabete Pilar Lasa emazteak lagunduta.
Lehen mailako aizkolari gisa lehen denboraldia maila bikainean amaitu ondoren, otsaila amaierako apustua prestatzen ari da Joseba Otaegi zizurkildarra.
Artzubi inguruan egingo dira Asteasuko igerileku irekiak.Udaberrian hasiko dituzte lanak eta udako bigarren zatian zabaltzeko moduan izatea espero dute.