Gaztexoekin batera, mendi ibilaldia: Andoain-Leitzaran-Belabi-Onddolar-Amasa-Villabona. Irteera: 09:00.
Txuri Urdin izotz jauregira irteera. Matrikula 8 euro.
Andoaingo euskaltzale gazte eta helduen iritzia ezagutu nahi da, datorren azaroaren 16an goizeko 10:30ean Basteron hasiko den bilkuran.
Bisita goizeko 11:00etan hasiko da eta ordu t´erdiko iraupena izango du. Gaztagileen sekretuak jakiteko prezioa, berriz, 9 eurokoa da helduentzako eta 4 eurokoa 4-12 urte bitarteko haurrentzako.
11:00 Ume Krosa (6.mailara arteko umeentzat).12:00 Herriko gazteen desfioa.14:00 Herri Bazkaria.19:00 Bertso-saioa elizan: Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ondoren: Martina Sorginari agurra.
Lehen Kulturarteko jaia ospatuko dute azaroaren 16ean Egape Ikastolan. Zenbait ekintza egiteko aukera egonen da goizean eta arratsaldean. Gainera, norbanakoak jantzi tipikoekin etortzea gonbidatzen dute. Egitaraua: 11:30-13:30 Tailerrak: trentza, henna etab. 12:30-13:30 AfroRap Zizoo Du Zoo eta janari harrera. 14:00-16:00 Janari dastaketa. 15:30-17:00 Sortu zure musika-tresna. 17:00-18:00 Afrikako taldearen emanaldia. 18:00-18:30 Tai Chi tailerra Mikel Francorekin.
17:00etan Mus Txapelketa eta ondoren pintxopotea. 22:30etan bakarrizketa "40 urte eta aldapan behera niek".
18:30 Ekain-Txou, familia osoari zuzendutako pailazo ikuskizuna. Eliza. 20:30 Pintxo afari-merienda: Eusko Label produktuak eta nazioarteko nahiz herriko sagardo dastaketa. Pilotalekua. Txartelak salgai bertan. 22:00 Musika emanaldia: Marianitoz Blai taldea. Pilotalekua.
Bi sesio: 19:00 / 22:00.Sarrera: 5,50 euro.Bonoa (10 filme): 35 euro.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.
Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago. Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da. Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Adinaren araberako bi maila egongo dira. Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.
Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.
Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.
Azaroaren 11tik 16ra Alejandro Labaka eta Ines Arango misiolariei buruzko "Kulturen arteko zubia" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Gureako erakusketa aretoan. Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00. Larunbatean: 11:30-14:00.
Erakusketan soinu-tresnak ikusteko aukera egongo da. Halaber, herritarrei zuzenduriko bisita gidatuak egingo dira ondorengo egun eta orduetan. Azaroak 13: 18:30etan Azaroak 17: 13:00etan
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.