'Las pelotaris' film laburra eskainiko dute ostiralean, 19:00etan hasita, Gurea antzokian eta ondoren, solasaldia izango da, Anne Maiza eta Miriam Arrillaga pilotariak protagonista direla. Larunbatean, berriz, Emakume Master Cup txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita, Bearzana pilotalekuan
Xabi Solano eta Zigor DZ bikotearen musika emanaldia antolatu du Sahrijai kultur taldeak Aljiben. Kontzertua 22:30ean hasiko da, baina ateak 22:00etan irekiko dira. Sarrera 5 euro.
Irailean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei aurkeztu genien Ipar Haizeatik idatzi dugun dokumentua, Andoaingo hondakinen kudeaketa eta gaikako bilketa hobetzen segitzeko asmoz.
Larunbatean, erakusketa zabalduko dute motxila ibiltariak emandako fruituekin. Transmisioa landu dute oraingoan. Beraz, bertan izango dira ikusgai, otsailaren 8ra bitarte, gure txikiei etxean erakutsitako abesti, jolas, errezeta eta bestelakoak. Etxeetako ondarea ezagutu nahi izanez gero, gerturatu liburutegira, larunbata goizean, 11:00tatik aurrera.
Ikasleak matrikulatzeko epea zabalik dago jada, eta azken eguna otsailaren 7 izanen da.
Aurtengo edizioan errekonozituko diren 8 emakumeak hautatzeko prozesua urtarrilaren 27an hasiko da otsailaren 9ra arte (biak barne) izango da.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenaren baitan, Urretxuko bardoaren figura gogoratzeko 'Iparragirre, bihotzeko Jose Mari' antzerki eta kantu ikuskizuna sortu dute. Gure historiako euskal sortzaile garrantzitsuenetakoaren ekarpen musikala goraipatzeko abestiak biltzen ditu ikuskizunak. Fitxa artistikoa Ekoizpena: Tanttaka teatroa, Demode Quartet, Loraldia Festibala. Zuzendaritza artistikoa: Fernando Bernues (Tanttaka Teatroa). Zuzendaritza musikala: Joli Pascualena (Demode Quartet). Testugileak: Aizpea Goenaga, Arantza Iturbe, Iñigo Legorburu. Aktore-kantariak: Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane Gabarain. Musikaria: Angel Unzu. Kartelaren diseinua: Unai Molina. Komunikazioa: Amaia Ocerin. Ekoizpen koordinazioa: Aitor Narbaiza/ Imanol Agirre. Sarrerak salgai Sarobeko bulegoan martxoaren 2tik aurrera 5 euroko prezioan.