Sarrerak leihatilan: 5,50 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
Sarrerak leihatilan: 5,50 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Martxoaren 1ean Lilatoian parte hartuko duten emakumeek joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute. Zerbitzu hori antolatu dute Adunan, Asteasun eta Zizurkilen.
Andoaingo liburutegian "Kabitu ezina" literatur solasaldia egingo da Aintzane Usandizaga idazlearen eskutik. Ekitaldia Basteroko bilera gelan egingo da. Izena Udal Liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz eman daiteke.
11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Anbrosia Olabide, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea plaza. 12:00 Mozorroak nahiz konpartsak, kalez kale. 17:00-20:30 Inauteri desfilea, txarangarekin batera. Ibilbidea: Txitibar plazatik Goikoplazara. 23:00-03:00 Gazte jai disko festa Nafarroa plazan.
Ospakizuna herrigunean. Aurtengo gaia Zirkoa izango da 12:00 Txanbolin txistulari bandaren kalejirarekin. 12:30 Poxta Zaharren poteoa abiatuko da Zubitxo plazatik. 14:30 Herri bazkaria Udal frontoian. 17:00 Herriko talde guztien arteko topaketa egingo da San Juan plazan 17:30-20:30 Idiazabal kalean trafiko mozketak. 17:30 Inauteri desfilea irtengo da San Juan plazatik, Bosko Anitz txarangak girotuta. Desfilea Maximo Iurramendi kaletik Idiazabal kaleraino. 18:00 Elektrotxarangaren abiatzea. 19:00 Elektrotxaranga Etxeberri plazan izango da hitzordua. Bosko Anitzek antolaturiko mozorro lehiaketa. Eguraldi txarrarekin, Egapen. Ondoren DJ saioa. 23:00-1:00 DJ saioa.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |