Saharar herriaren egunean 'Palabras de Caramelo' dokumentala ikusteko tartea izango otsailaren 27an, Adunako eskolan. Herritar guziei zabaldutako gonbidapena da.
Santio jaiak prestatzeko, martxan dira jada jai batzordearen bilerak. Otsailaren 27an, ostegunarekin egingo dute hurrengo bilera, 18:30ean hasita, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Udaberriko kultur ikastaroen eskaintzaren berri eman du Amasa-Villabonako Udalak. Otsailaren 26tik martxoaren 6ra zabalik egongo da izena emateko aukera.
Otsailaren 26an eta 27an egongo da aukera 'Oporrak Bakean, bidaia bat baino gehiago' erakusketa bisitatzeko. Adunako Udalak antolatutako erakusketa da Tolosaldea Sahararekin elkartearen laguntzaz.
Emakume Langilearen Nazioarteko eguna dela eta, martxoaren 7rako afaria antolatu da Oianume jatetxean. Azken eguna martxoaren 6 izango da.
Saharako haurren egoerari buruzko "Oporrak Bakean" erakusketa Basteron.
Zumea kaleko Ernaitza liburudendako erakusleihoan jarritako PC batean ikusgai daude inauterietako larunbateko desfileko argazkiak. Datozen egunetan bertan ere ikusgai izango dira.