Emakumeentzako irteera antolatu ohi dute Zizurkilen, Martxoak 8aren inguruan. Oñatin barrena bisita gidatua egingo dute aurten, Sancti Spiritus, unibertsitatea, Oñatiko corpusa, San Migel parrokia, Hiru-truku musika taldea... ezagutzeko. Ondoren, Debara joango dira, bertako Bordatxo jatetxean bazkaltzeko. Udal bulegoetan eman behar da izena, martxoaren 4a baino lehen. 30 euro. Irteera ordua: 09:15 herrigunetik, 09:30, Elbarrenatik.
Blues gauaren XVIII. edizioa ospatuko dute, larunbat honetan, Zizurkilen. Eguerdian izango da lehen kontzertua, Mojo Hand taldearen eskutik eta gauean, Saxos del Averno eta The Sweet Vandals arituko dira:
17:00etan V. Emakumeen pala topaketa Goikoplazan (euria eginez gero Arrate pilotalekuan) Gazteleku Pelota Eskolaren eskutik.
Sarrera: 5,50 euro. Bonoa: 35 euro, 10 film.
Sarrera: 5,50 euro. Bonoa: 35 euro, 10 film.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Martxoak 10, asteartea 18:30-20:30. Andoaingo anbulatorioan. Martxoak 17, asteartea 18:30-20:30. Urnietako anbulatorion zaharra.
Aiztondoko Klasikoak Zizurkilen izango du helmuga igande honetan. Horrekin lotuta, Zizurkilek txirrindularitzarekin izan duen lotura erakusten duen erakusketa antolatu dute Atxulondo Kultur Etxean.
Xabi 'Jabato' Lopez aktore eta sortzailearen eskutik, antzerki fisiko tailerra eskainio du Asvinenea elkarteak martxoko bi asteburutan.