Larrialdi egoera honetan ez da beharrezkoa, elkartasunaren keinua da.
Ohiko odol emaileei, zuzenean deituko diete Odol Emaileen elkartetik, eta dei horretan adieraziko diete, zein egunetan eta zein zenbakitara deitu beharko duten txanda hartzeko. Saioa 18:30ean haisko da, 20:30ak arte.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Egutegi fiskala: apirilaren 1etik 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, maiatzaren 1etik 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.