Larunbata, irailak 25



19:00

GAZTE, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna

Goikoplazako frontoia, Andoain | Ikuskizuna

GAZTE, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna, OINKARI Dantza taldearekin elkarlan artistikoan DANTZA PLAZARATZEA, ez al da jendea dantzara hurbildu eta gure kaleak biziarazteko modu EDERRA? Hitzontziak dira. Totalak. Oliotegiko oiloen antzera nekez isilduko dira. Moko eragileak. Zalaparteroak! - gurean esaten den moduan, “berbati endemoninoak”. Nola ez ba! Egun bakoitza topera bizitzeko gogoan! Indarrez gainezka. Irrikitan, gartsu. Bizi. Hauek dantza egitea dute gustuko. Baina ez dantza bakarrik, e? Dantzaz gain, musika entzun, musika egin, kirola praktikatu, ikasi... Natur zaleak ere badira, bidaia zaleak, parrandero amorratuak, sexuan ekintzaileak.Ez dira ergelak, ezta? Ez dira tuntunak. Ez dira zuetako batzuk uste duzuen moduko buruarinak. Oinak dituzte arin-arinak. Hori bai. Eta bihotza beti saltoka. Gure antzera, hauek ere elkar sentitzea behar dute. Besarkadetan bildu, egonean egon, elkarri begiratu eta asko barik, elkar ulertu. Hau oliotegi inperfektua eta errebeldea. Gazteak dira eta ez dira konforma errazak, eta ez daude gauza askorekin konforme. Gizarte honek ezarritako rolekin, etiketekin, aurreiritziekin, askatasun murrizketekin, hizkuntza sistemarekin, Mozal legeekin, inongo mugekin.Ez dira konformatzen eta ez daude KONFORME! ________________________ Goikoplazako frontoian.Irailak 25, larunbata. 19:00

GAZTE, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna Goikoplazako frontoia

GAZTE, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna, OINKARI Dantza taldearekin elkarlan artistikoan

DANTZA PLAZARATZEA, ez al da jendea dantzara hurbildu eta gure kaleak biziarazteko modu EDERRA?

Hitzontziak dira. Totalak. Oliotegiko oiloen antzera nekez isilduko dira. Moko eragileak. Zalaparteroak! - gurean esaten den moduan, “berbati endemoninoak”. Nola ez ba! Egun bakoitza topera bizitzeko gogoan! Indarrez gainezka. Irrikitan, gartsu. Bizi.

Hauek dantza egitea dute gustuko. Baina ez dantza bakarrik, e? Dantzaz gain, musika entzun, musika egin, kirola praktikatu, ikasi... Natur zaleak ere badira, bidaia zaleak, parrandero amorratuak, sexuan ekintzaileak.
Ez dira ergelak, ezta? Ez dira tuntunak. Ez dira zuetako batzuk uste duzuen moduko buruarinak. Oinak dituzte arin-arinak. Hori bai. Eta bihotza beti saltoka. Gure antzera, hauek ere elkar sentitzea behar dute. Besarkadetan bildu, egonean egon, elkarri begiratu eta asko barik, elkar ulertu.

Hau oliotegi inperfektua eta errebeldea. Gazteak dira eta ez dira konforma errazak, eta ez daude gauza askorekin konforme. Gizarte honek ezarritako rolekin, etiketekin, aurreiritziekin, askatasun murrizketekin, hizkuntza sistemarekin, Mozal legeekin, inongo mugekin.
Ez dira konformatzen eta ez daude KONFORME!

________________________

Goikoplazako frontoian.
Irailak 25, larunbata. 19:00



12:40
12:41

Jabekuntza Eskola, Urnietan

Urnieta | Ikastaroa

Ikastaro-sorta  zabala hurrengo hilabeteetan. 

Jabekuntza Eskola, Urnietan

Ikastaro-sorta  zabala hurrengo hilabeteetan. 



18:00
18:00

“Ahaztuak. Emakumeak bertan ziren eta bertan ari dira”

Basteroko erakusketa gela, Andoain | Erakusketa

Izenburu deigarri horrekin zabalduko du Andoaingo Guduari buruzko erakusketa Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Andoaingo Bastero Kulturgunean.

“Ahaztuak. Emakumeak bertan ziren eta bertan ari dira” Basteroko erakusketa gela

Izenburu deigarri horrekin zabalduko du Andoaingo Guduari buruzko erakusketa Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»