Mugimendu kontzientea esploratu, gozatu eta sakondu nahi duen orori zuzendutako lantegia izango da hau. Laborategi honetan mugimendu kontzientea landuko dugu, gure gorputzari arretaz entzunez eta gorputzaren baitako lengoaia somatikoarekin bat eginik, berez darion mugimendu lirain, aske eta bizigarriak sentituko ditugu. Gure gorputz gaitasuna errespetatuz, zintzoki biziko dugu. Horretxek erraztuko die bidea dantza askeago eta adierazpen organikoago bati, inprobisazioan oinarritutako lengoaia errespetatuz. Dinamizatzailea: Maider Oiartzabal Ziganda
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.