Bi solasaldi gelditzen zaizkio Magale ikastexeari Guraso Eskolaren hitzaldi-zikloarekin amaitzeko; bada, honatx, azken aurreko hitzordua: hilaren 29an, asteartearekin, "Haurraren oinarrizko zaintza" hitzaldia emango du aferan aditua den Nahia Alkortak eguerdiko 15:00etan, ikastetxeko haur eskolako eraikinean.
“Urnietako ondarea bakoitzaren ikuspegitik” gaia abiapuntu, argazki digitalen lehiaketa abiatu zuen Urnietako Udalak ikasturte hasieran. Hala, gehienez, bost argazki entregatu behar zituzten parte-hartzaileek urriaren 10etik urriaren 21era bitarte. Hilaren 29an izango da sari-banaketa, Lekaioko areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan.
Saroben egongo da Beatriz Egizabal umoregilea, "Magma mia" bakarrizketarekin. Hilaren 29an izango da hitzordua, iluntzeko 19:00etan.
Etxerik gabekoak, protagonista Madrilgo kaleetan lo egiten duten pertsonen duintasunari buruzko dokumentala da, gure artean bizi eta ikusi ere egiten ez ditugun pertsona horiei buruzkoa. Pandemiak hautsitako bizimoduen arrasto luzea utzi du. Protagonistek ez zuten non konfinatu. Madrilen bakarrik ia hiru mila pertsona bizi dira etxerik gabe. Azaroak 29, asteartea: 20:15. Bastero
Gaztetxearen urteurrenaren harira, kontzertuak, ekitaldi kulturalak eta jokoak antolatu dira. Azaroak 30era arte luzatuko da ospakizuna.