Markaren zabalkundea egiteko asmoz, e// asteburua izango dugu abenduaren 1etik 3ra. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eguerdiko 12:00etan e// ekitaldia izango da Basteron. Ekitaldi horretan e// marka duten merkatari eta ostalariek nahiz herritar orok hartu ahal izango dute parte. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, normaltasunez egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua erdigunean jarri eta erabileran eragiteko aprobetxatzea da helburua. Izan ere, Andoainen badira euskaraz lasai aritzeko espazioak. Ekitaldiaren beste helburuetako bat izango da e// markarekin bat egitea erabaki duten Andoaingo merkatari eta ostalarien apostua balioan jartzea. Ekitaldia Beatriz Egizabal lasartearrak aurkeztuko du eta Gernikako Audience musika taldeak girotuko du. Gainera, 50€ko 4 bono zozketatuko dira bertaratutakoen artean, Andoainen e// marka duten denda eta tabernetan erabiltzeko. Ekitaldiaren amaieran, bertaratutakoentzako luntxa izango da.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eguerdiko 12:00etan e// ekitaldia izango da Basteron. Ekitaldi horretan e// marka duten merkatari eta ostalariek nahiz herritar orok hartu ahal izango dute parte. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, normaltasunez egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua erdigunean jarri eta erabileran eragiteko aprobetxatzea da helburua. Izan ere, Andoainen badira euskaraz lasai aritzeko espazioak. Ekitaldiaren beste helburuetako bat izango da e// markarekin bat egitea erabaki duten Andoaingo merkatari eta ostalarien apostua balioan jartzea.
“Itsas behera” antzerkia ikusgai izango da abenduaren 3an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 19:00tan izango da emanaldia, euskaraz.
Andoaingo Jabekuntza Eskolaren eskaintza. Izen-ematea Berdintasun sailean eta Atarian. Astelehenak. Urriak 9, 23; azaroak 6, 20; abenduak 4, 18. 18:30-20:30, Urigain. Marisa Hurtado.
Astelehenak. Urriak 16, 30; azaroak 13, 27; abenduak 11. 18:00-20:00, Leizaran institutua. Botapa Batukada.
Abenduaren 1etik 3ra, e// (Euskaraz barra-barra) asteburua izango da Andoainen. Asteburu horretan, ostiraletik igandera, ihes-gela (scape room, ingelesez) egongo da Goikoplazan. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, 2-5 laguneko taldetan. Asteburu osoan zehar, 20 taldek parte hartu ahal izango dute. Doakoa izango da, baina taldeko kide batek aurrez izena eman beharko du lotura honetan: euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, Andoaingo Udaleko Euskara sailak egitarau berezia iragarri du, asteburu osora luzatuko dena.