Korrikaren amaiera festara joateko autobusa antolatu du Andoaingo AEK-k. Txartelak salgai egongo dira Ernaitza liburudendan eta Andoaingo AEK euskaltegian. Irteera goizeko 09:00tan izango da eta itzultzeko 19:00tan abiatuko da Baionatik. Txartelak eskuratzeko azken eguna martxoaren 21a izango da.
Punttuka Bertso-Eskolak eta Hurria Sahara elkarteak antolatuta, sei bertsolari ariko dira kantuan. Ohi bezala, eguerdiko 12:00tan hasiko da Bastero Kulturgunean.
Geldialdia egingo du Saroben La dramatica errante konpainiak, martxoaren 24an, "Yerma" antzezlanarekin. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ikuskizuna eta gazteleraz izango da.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Martxoak 23, larunbata. 17:00. Martxoak 24, igandea. 17:00.
Martxoak 23, larunbata. 17:00. Martxoak 24, igandea. 17:00.
Martxoak 23, larunbata. 19:30, 22:00. Martxoak 24, igandea. 19:30. Martxoak 25, astelehena. 19:30.
Martxoak 23, lar. 19:30, 22:00. Martxoak 24, igandea. 19:30. Martxoak 25, astl. 19:30, 22:00.
Gorosmendiko tunelaren obretako 'by-pass'-a kentzeko beharrezkoa da itxiera. Aldundiak iragarri duenez, “bi noranzkoetako mozketa ostiraleko 22:00etatik aurrera egongo da indarrean, igande iluntzera arte; horrela, tunel hori berritzeko obren lehen fasea amaitutzat joko da”.