Aitzondo Klasikoa 10:30ak aldera abiatuko da Adunako plazatik. Lehenxeago, ginkana antolatu dute haurrentzat. Hitzordua pilotalekuan jarri dute, lasterketaren irteeratik metro gutxira.
Aiztondoko Klasikoan ere kaleak moretuz 10:00 Asteasuko errotonda 10:25 Adunako plaza 11:30 Amasa-Villabonako berdura plaza 12:00 Zizurkilgo taxi geltokia 14:00 Bazkaria. Zizurkilgo Joxe Arregi plaza 17:00 Irradaka. Zizurkilgo Joxe Arregi plaza 19:00 MANIFESTAZIOA. Tolosako Triangulo plazatik Aiztondoko Mugimendu Feministak antolatuta.
"XX. Aiztondo Klasikoa Txomin Perurena-Patxi Alkorta memoriala" larunbat honetan abiatuko da Adunatik, goizeko 10:30ean hasita. 132,8 kilometro egin ostean, eguerdiko 14:00ak baino lehen Villabonako kaleetan amaituko da. Estatu mailako onenak bertan izango dira.
Urnietako Udalak deituta, elkarretaratzea izango da herrian, goizeko 11:30ean, Emakume* Langileen Nazioarteko Egunean.
Martxoak 8, larunbata EMAKUMEEN IRRADAKA 12:00 Goikoplaza
Martxoak 8, larunbata MANIFESTAZIOA 12:30 Goikoplazatik hasita Antolatzailea: Andoaingo Mugimendu Feminista.
14:30 Oianume jatetxea Aldez aurretik eman behar da izena. 606 929 697 - zuenaemakumeentopalekua@hotmail.com. Antolatzailea: ZUENA Emakumeen topalekua. 14:00 Zumea plazan Asanblada feministak antolatutako bazkaria. Bakoitzak berea eraman behar du. Ondoren OKA feminista.
Martxoak 8, larunbata TAILERRA ETA DOKUMENTALA Eskulan tailerra eta genero arrakala, emakumeen eskubideak eta estereotipoak lantzen dituen dokumentala. 15:00 Ludoteka
Martxoak 8ko ospakizunen artean, bertso-pintxo saioa egingo da bihar Adunan. June Aiestaran eta Eneritz Artetxe bertsolariak riko dira kantuan, 18:00etatik 20:00etara, Txulobi elkartean.
Zabalik dago Aiztondoko Udaleku irekietarako bgirale izateko izen-ematea. Martxoaren 21a arte egingo da horretarako aukera. lanpoltsa@hezten.eus helbidera bidali behar da curriculuma, 'Aiztondo udalekuak' izenpean.
Outlet kalearen edizio berria izango da Andoainen, Salkinen eskutik. Hilaren 7an eta 8an herrian erosteak saria dakar.
Martxoak 7: Menopausia eta perimenopausia: aldaketak eta beharrak.Martxoak 14: Asteroko menuaren antolakuntza eta planifikazioa.Martxoak 22: Sukaldean behin, Elikagai osasungarriak prestatzeko modu berritzaileak ezagutuko ditugu, errezeta sinple eta nutritiboak landuz. OHARRA: saio honetarako derrigorrezkoa izango da izena ematea (10€).
Martxoak 8, larunbata. 17:00. Martxoak 9, igandea. 17:00.
Martxoak 8, larunbata. 19:30. Martxoak 9, igandea. 19:30. Martxoak 19, astelehena. 17:00, 19:30.