Datorren asteartean (abuztuak 12) andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30etik iluntzeko 20:15ak arte.
Renfek aditzera eman duenez, uztailaren 25ean hasi eta irailaren 21era bitarte, tren erabiltzaileek busean egin beharko dute Donostiaranzko joan-etorria. Xehetasunak, jarraian.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
Renfek aditzera eman duenez, abuztuaren 4an hasi eta irailaren 7ra bitarte, aldirietako trenen erabiltzaileek Hernanin hasi eta busean egin beharko dute joan-etorria. Xehetasunak, jarraian.
Udan udal pilotalekua zabalik izango da. Erabilera librekoa izango da, beraz. Urnietako pilotalekua.Ordutegia: 09:00-21:00.
Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik egongo da udan: Bisitarien Etxea, Otieta.Ordutegia: 09:30-18:30
Dagoeneko seigarren ediziora iritsi da Zizurkilgo Intxaur pilota txapelketa. Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotarien parte hartzea-izaten du eta hala izango da aurten ere. Uztailaren 18an abiatu, eta abuztuaren 14an amaituko da txapelketa entzutetsua.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, konponketa lanak gauez egingo dituzte trafikoan ahalik eta eragin txikiena eragin asmoz: "Lan horiek abuztuaren 3tik 15era egingo dira, gaueko 22:00etatik goizaldeko 06:00etara, eta Donostiaranzko eskuinaldeko erreian izango dute eragina".
N-I errepidean, Bazkardo aldean, oinezkoentzako pasabidea konpontzeko lanekin jarraituko dute. Oraingoan, Gasteizko noranzkoan.