Bilera antolatu dute Larraulen, urriaren 23rako. San Esteban eta San Bartolome jaietako balorazioa egiteaz gain, Kultur Astea prestatzea izango da bileraren xedea. 19:00etan hasiko da bilera, Larraulgo pleno aretoan.
Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Lau saio izango dira: irailaren 30ean, urriaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an. 2021ean jaiotako haurren saioak 18:00etan hasiko dira, eta 2022an jaiotakoenak 17:00etan. Mari Garciak gidatuko ditu guztiak.
Euskal Herriko Torturatuen Sareak arreta zerbitzua eskainiko du Andoainen, datozen egunotan, "bertako torturatuei karpetak helarazteko, banatutako karpetak jasotzeko, zalantzak argitzeko eta beharrezko laguntza eskaintzeko".