Proposamen berritzaile batekin lur hartuko du Saroben Dejabu antzerki-konpainiak: “Itzulera” obra taularatuko du arte eszenikoen gunean urriaren 26an, igandearekin, iluntzeko 19:00etan. Hala, bi sarrera oparituko ditu Aiurrik, zozketan parte hartzen duten harpidedunen artean.
Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Lau saio izango dira: irailaren 30ean, urriaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an. 2021ean jaiotako haurren saioak 18:00etan hasiko dira, eta 2022an jaiotakoenak 17:00etan. Mari Garciak gidatuko ditu guztiak.