Igande honetan goizeko 09:30tan Urnietako lehen mendi lasterketa abiatuko da Xoxokatik. Parte hartze handia espero da, kirolarien eta ikusleen aldetik. Ez da asteburuko ekitaldi bakarra izango. Lib…
San Millan eskolako haurrek egindako margolanak daude ikusgai Iriarte etxean. Pintore eta eskultore ezagunen biografiak eta margolanen erreprodukzioak landu dituzte eskolako hogeita hamasei ikasleek.…
Zizurkil eta Andoain arteko zatiaren lehen harria jarrita, laster hasiko dituzte eraikitze-lanak. Hernialde eta Zizurkil batuko dituen zatiaren proiektua berriz, udaletxera iritsi berria da. Gaiaren …
Asteasuko Matxintxulo gazte asanbladako kideek biltzeko gune berria dute Elizmendi auzoan. Joan zen apirilaren 14an egin zuten Gaztetxe berrituaren irekiera ekitaldia, harrera beroa izan zuena.
Zentimetro gutxiko altuera duten moto txikietan ibiltzeko zaletasuna dutenek, aukera berria dute Andoainen. Adabebu kirol elkartea sortu du lagun talde batek, eta lanean ari dira buru-belarri.
Malkar astialdi taldeak 25 urte bete berri ditu. Mende laurdenean zehar amasar eta billabonatar gazteekin burutu duten lanaren inguruan hitz egin dute sorrerako, erdi-bideko nahiz egungo begiraleek.
Duela hamar urte jarri zuten Aduna, Zizurkil eta Villabona batzen dituen autobus zerbitzua. Tolosaldea Bus enpresak hartu zuen zerbitzu horren ardura eta lan horretan ari da gaur egun ere.
Langabezia gogor astintzen ari den garai honetan, hamairu pertsonak aldi baterako lanpostua lortu dute Aiztondo Mankomunitatearen bidez. Horietatik zortzi, Zizurkilen ari dira lanean.
Zizurkilgo hainbat gaztek, bertso eskola sortu berri dute Zizurkil goian. Asteazkenero biltzen dira, 19:30etatik aurrera Zentro tabernan, Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrarekin batera.
Tolosaldeko Udalek, tartean Aiztondo bailarako Aduna, Villabona eta Zizurkilgoek, errenta aitorpena euskaraz egiteko ‘Aurten noraino?’ kanpainan hartu dute parte. Herritarrei deklarazioa …