Urriaren 18an egingo du Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko zati den Oria Beheko ordezkaritzak urteroko elkarretaratzea. Aurtengoan bilkura honen antolatzailea Urnietako odol emaileen elkartea da.
Extremadura Kalean dago Andoaingo AEK euskaltegia. Irailaren 25ean bukatu zen matrikulatzeko epea, eta bertako irakasle den Agurtzane Sarasolak eman ditu datuak eta gainerako azalpenak.
Urriaren 18an, Arrazola-Anboto-Aramaio ibilbidea egingo du Aizkardi mendi taldeak. Sei bat orduko bidea izango dela aurreikusten dute antolatzaileek, goizeko 07:30etan kiroldegi paretik autobusean ab…
1989 urtean hasita, aurten 20 urte bete ditu Aiztondo mankomunitateak sortu zenetik. Ongizate gaiak nahiz aisia elkarlanean bideratzeko sortu zen Aiztondo mankomunitatea duela 20 urte. Egun mankomuni…
Juan Antonio Alduntzin (Andoain, 1966) Aranzadiko astronomia saileko zuzendaria izan da urtetan eta kale argiteria kritikatzeagatik egin da ezagun Andoainen.Adibideak, irudietan: Andoaingo kale argit…
Manuel Beraza Ulanga apaiz andoaindarra joan den abuztuaren 11n hil zen. Langileen eskubideen eta euskararen aldeko borrokek markatu zuten bere bizitza.
Azken urteetan legez, aurten ere kultur jardunaldiei lotutako hilabetea izango da urria. Udaleko kultura sailak egitarau zabala prestatu du hilaren 20tik 30era bitartean.