Hiru aste besterik ez Sanpedroetarako

2008 eka 04 Asteasu

Ekainaren 26an, ostegunarekin botako dute jaien hasierako suziria. Bost egunez murgilduko da Asteasu jai giroan.
Zilarrezko odol tanta Asteasuri

2008 eka 04 Asteasu

Aurten hamabost urte beteko dira Asteasun odol emateak egiten hasi zirela eta urtean zehar egiten den emate kopuru altuagatik Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen saria jaso berri du.
Maiatza Saltsa, balorazioa

2008 eka 04 Zizurkil

Nikaraguako Segundo Montes Komunitatea izan da aurtengo Maiatza Saltsan ekimeneko hizpide nagusia.
Pagamuño auzoa, berritua

2008 eka 04 Zizurkil

Duela aste gutxi amaitu dituzte Pagamuño auzoko berritze lanak. Berrikuntzen artean, errepidea, biribilgua, haurrentzako jolas-parkea, eserlekuak edo igogailua aipa daitezke.
Ateak itxi ditu Arantzabi jatetxeak

2008 eka 04 Amasa-Villabona

Arantzabik, izen eta izan handiko jatetxeak, joan zen maiatzaren 31n itxi zituen ateak. Maria Pilar Zugastirekin egin dugu ibilbide luzearen errepasoa.
Bertsolari eta idazle gazteak

2008 eka 04 Amasa-Villabona

Maiatzaren 29an banatu ziren Udaleko Euskara eta Hezkuntza batzordeak urtero antolatu ohi duen bertso eta ipuin lehiaketako sariak.
Andoaingo Osasun Zentroari, pediatria larrialdi ordutegi eske

2008 eka 04 Eskualdea

Pertsona bakar batek hogeita bost egunean ia hiru mila sinadura bildu du, pediatria larrialdi zerbitzu hobea eskatuz.
Asvineneako antzezlan lehiaketan jendetza bildu da

2008 eka 04 Aduna

Ostiral iluntzero jendez gainezka egon da Asvinenea elkartearen egoitza. Apirilaren 4an jarri zuten martxan poltsikoko antzerki lehiaketa eta guztira hemeretzi talderen jarduna izan da ikusgai. Bazen…
Irizar aita alaba karreristak

2008 eka 04 Eskualdea

Egundoko lasterketak eta markak egindakoak dira Patxi eta Mari Luisa Irizar korrikalariak, Garro-tarrak alegia.
UDA hauteslego elkarteak zuzendaritza berria aukeratu du

2008 eka 04 Urnieta

Aurreko astean zuzendaritza osoak karguak utzi ondoren, Udal gobernuan den UDA plataformak zuzendaritza berria aukeratu zuen astelehenean. Ramon Bengoetxea da lehendakari berria; Javier Prada, Lehend…
Zer ote? Aisialdirako gida

2008 eka 03 Zizurkil

Aste berdeko ekintzekin, kultur ekitaldiekin nahiz kirol probekin osatu dute Udaleko kideek ekaineko "Zer ote?" egitarau betea:
Segako Gipuzkoako Txapelketa, Zizurkilen

2008 eka 03 Zizurkil

Aunibar baserriko belazeetan sega saioak izango dira igandean. Gipuzkoako txapelketako sailkapen frogak egingo dira gizonezkoetan eta emakumeek beriz, txapela izango dute lehian.