aza 11, 20:27 Urnieta
San Juan plazan, arratsaldeko 18:00etan hasita, dozenaka lagun elkartu dira. Bertaratu direnek Etxebizitzaren alde Euskal Herri osoan deitu duten mobilizazioarekin bat egin dute.
Buruntzaldeko transmaribibollook bat egiten dugu azaroaren 11n Hego Euskal Herrian deitutako Greba Orokorrarekin eta garatutako aldarri nagusiekin. Ezinbestekoa iruditzen zaigu era berean, aldarri hauei egiturazkoa den irakurketa gehitzea, subjektibitate, zapalkuntza eta problematika konkretuak aitortu eta izendatzeko.