Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du Orgiko basora. Ibilbidearen ezaugarriak: ibilbide erraza, 8 km inguru Oharrak: Egun erdiko irteera izango da eta kotxeetan joango dira Lizasora (Nafarroa, Ultzama). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ezinbestekoa da ume bakoitza guraso edo arduradun batekin etortzea.
Bizi dantza ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Sarrerak salgai daude Asteasuko Mattin liburudendan eta Villabonako Basajaun liburudendan. 7 euro.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek laster aurkeztuko dute “Bizi dantza” ikuskizun berriena, eta lehenengoetako saioa Asteasun eskainiko dute. Datorren azaroaren 10ean izango da, igandearekin, arratsaldeko 17:00etan hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude Mattin liburudendan, Villabonako Basajaun liburudendan eta online.
Igande honetan “Wheely atrapalo si puedes” pelikula eskainiko da Saroben. Sarrerak 4 euro balioko ditu. Trailerra ikusgai:
Haurrentzako zinema. Sarrera: 4 euro. Bonoa (10 filme): 35 euro.
18:00tan hasita, hiru laburmetrai (El viento africano, Sintonia, Sarean). 18:45tik aurrera, "Monos como Becky" dokumentala.
18:00 Amasako gazteen eta Uxo-Toki elkartearen arteko herri-kirolak pilotalekuan.
Buruntzaldeko SAREko ordezkariek larriki gaixorik dauden euskal presoak etxeratzearen aldeko mobilizazio kanpaina aurkeztuko dute.
Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.
Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago. Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da. Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Adinaren araberako bi maila egongo dira. Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.
Larunbata, 9: 17:00.Igandea, 10: 17:00 (3D). Sinopsia: Yi nerabeak bizileku duen Shanghaiko etxebitza-eraikinaren teilatuan Yeti bat aurkitzen du, eta sorkaria bere familiarekin elkartzeko, bidaiari ekiten diote Himalaiara. Trailerra:
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Larunbata, 9: 22:00. Igandea, 10: 19:30. Astelehena, 11: 19:30, 22:00. Sinopsia: 1981, Gotham Hiria. Arthur Fleck (Joaquin Phoenix) gizarteak jaramonik egiten ez dion gizasemea da, bere motibazioa bizitzan barregineraztea da. Baina hainbat zorigaiztoko gertaerek mundua beste ikuspuntu batetik ikustera eramango dute. Trailerra: