Ostirala, azaroak 29

18:00
20:00

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunari begira ekimenak

Goikoplaza, Andoain | Ekimena

Memoria eraikiz ekimena. Mugarik Gabe GKE-k eta Hortzmuga Teatroak sortutako zentzumen esperientzia. Goizez ikastetxeetan eta arratsaldez Goikoplazan, 18:00-20:00.

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunari begira ekimenak Goikoplaza

Memoria eraikiz ekimena. Mugarik Gabe GKE-k eta Hortzmuga Teatroak sortutako zentzumen esperientzia. Goizez ikastetxeetan eta arratsaldez Goikoplazan, 18:00-20:00.

18:00

"Beldur etxea" Urnietako Lekaio Kultur Etxean

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Ekimena

Gaztelekuak “Beldur etxearen” edizio berri bat antolatu du aurreko urteetako ohitura jarraituz. Aurtengo zita azaroaren 29an izango da ostiralarekin. Herriko gazteen artean erantzun bikaina jaso ohi du ekimenak parte hartu izan duten guztiek oso ondo pasa izan dutelarik. Beraz, aurtengo edizioan parte hartzera animatzen dira 11-16 urte bitarteko gazte guztiak. Izen ematea: egunean bertan, Lekaion, 17:30ean.

"Beldur etxea" Urnietako Lekaio Kultur Etxean Lekaio Kultur Etxea

Gaztelekuak “Beldur etxearen” edizio berri bat antolatu du aurreko urteetako ohitura jarraituz. Aurtengo zita azaroaren 29an izango da ostiralarekin.

Herriko gazteen artean erantzun bikaina jaso ohi du ekimenak parte hartu izan duten guztiek oso ondo pasa izan dutelarik. Beraz, aurtengo edizioan parte hartzera animatzen dira 11-16 urte bitarteko gazte guztiak.

Izen ematea: egunean bertan, Lekaion, 17:30ean.

18:00

Memoria eraikiz ekimena

Goikoplaza, Andoain | Erakusketa

Goizez ikastetxeentzat, arratsaldez hiritarrentzat. Ordutegia: 18:00, 19:00, 20:00, Goikoplazan.

Memoria eraikiz ekimena Goikoplaza

Goizez ikastetxeentzat, arratsaldez hiritarrentzat.

Ordutegia: 18:00, 19:00, 20:00, Goikoplazan.

19:00

Kultur Astea

Katillutxulo elkartea, Larraul | Kultur Astea

19:00 Sagardo-dastatze gidatua Astarbe sagardotegiaren eskutik Katilutxulo elkartean. Izena eman beharko da kultura@larraul.eus edo 634 289 327 zenbakian. 21:00 Bertso afaria Larraulgo ostatuan Amaia Agirre eta Unai Mendizabalekin. Bertso afarirako txartela (20€) aldez aurretik erosi beharko da Larraulgo Ostatuan.

Kultur Astea Katillutxulo elkartea

19:00 Sagardo-dastatze gidatua Astarbe sagardotegiaren eskutik Katilutxulo elkartean. Izena eman beharko da kultura@larraul.eus edo 634 289 327 zenbakian.

21:00 Bertso afaria Larraulgo ostatuan Amaia Agirre eta Unai Mendizabalekin. Bertso afarirako txartela (20€) aldez aurretik erosi beharko da Larraulgo Ostatuan.

20:00

"Mendiko Eskia Oberland-en" ikus-entzunezkoa

Gurea Zinema, Amasa-Villabona | Zinema

Gorka Lopezen "Mendiko Eskia Oberland-en" ikus-entzunezkoa ikusgai egongo da XVI. Mendi Astearen baitan.

"Mendiko Eskia Oberland-en" ikus-entzunezkoa Gurea Zinema

Gorka Lopezen "Mendiko Eskia Oberland-en" ikus-entzunezkoa ikusgai egongo da XVI. Mendi Astearen baitan.

21:00

Argazki rally-ko sari banaketa ekitaldia

Gurea, Amasa-Villabona | Sariketa

Aizkardik antolatutako XII. Argazki Rally-ko sari banaketa ekitaldia Gurean ospatuko da, 21:00etan.

Argazki rally-ko sari banaketa ekitaldia Gurea

Aizkardik antolatutako XII. Argazki Rally-ko sari banaketa ekitaldia Gurean ospatuko da, 21:00etan.

21:30

Don Inorrez izenpean "Dardara hura" lana aurkeztuko du Imanol Ubedak

Bastero Kulturgunea, Andoain | Kontzertua

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria 'Don Inorrez' ezizenarekin egitasmo berria gauzatzen ari da. Berriki, 'Dardara hura' lan berria aurkeztu du. Basteron eskainiko duen kontzertuan alboan izango du Andoainen bizi den Karlos Aranzegi baterijolea. Baita musikaren munduan eskarmentu handia duten Borja Caballero gitarrajolea eta Fernando Neira baxujotzailea. Sarrerak internet bidez eta egunean bertan eros daitezke, leihatilan.

Don Inorrez izenpean "Dardara hura" lana aurkeztuko du Imanol Ubedak Bastero Kulturgunea

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria 'Don Inorrez' ezizenarekin egitasmo berria gauzatzen ari da. Berriki, 'Dardara hura' lan berria aurkeztu du. Basteron eskainiko duen kontzertuan alboan izango du Andoainen bizi den Karlos Aranzegi baterijolea. Baita musikaren munduan eskarmentu handia duten Borja Caballero gitarrajolea eta Fernando Neira baxujotzailea. Sarrerak internet bidez eta egunean bertan eros daitezke, leihatilan.

22:00

Tolosako txotxongilo jaialdira joateko irteera

Tolosako Topic Gunea, Aduna | Ikuskizuna

Javier Arandaren 'Vida' txotxongilo ikuskizunera joateko irteera antolatu du Adunako Udalak. Azaroaren 29an, 22:00etan eskainiko du saioa, Tolosako Topic Gunean. 5 euroren truke, autobusa eta ikuskizunerako sarrera izango dute izena ematen duten lehen 30 pertsonek.

Tolosako txotxongilo jaialdira joateko irteera Tolosako Topic Gunea

Javier Arandaren 'Vida' txotxongilo ikuskizunera joateko irteera antolatu du Adunako Udalak. Azaroaren 29an, 22:00etan eskainiko du saioa, Tolosako Topic Gunean. 5 euroren truke, autobusa eta ikuskizunerako sarrera izango dute izena ematen duten lehen 30 pertsonek.

22:00

Makala & Jimmy Bidaurreta eta Mad Muasel By Big Sound Boy taldeek emanaldia eskainiko dute

Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta | Kontzertua

Makala & Jimmy Bidaurreta eta Mad Muasel By Big Sound Boy taldeak. Doinu dantzagarriak bi musika proposamenetan. Sarobeko urteurreneko emanaldia da. Sarrerak 5 euro balioko ditu.

Makala & Jimmy Bidaurreta eta Mad Muasel By Big Sound Boy taldeek emanaldia eskainiko dute Sarobe Arte Eszeniko Gunea

Makala & Jimmy Bidaurreta eta Mad Muasel By Big Sound Boy taldeak. Doinu dantzagarriak bi musika proposamenetan. Sarobeko urteurreneko emanaldia da.

Sarrerak 5 euro balioko ditu.

17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

10:00
20:00

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil | Erakusketa

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

10:00
19:00

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Argazkigintza

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai Lekaio Kultur Etxea

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

19:00
19:00

"Esencia eta Existence"

Bastero Kulturgunea, Andoain | Erakusketa

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

"Esencia eta Existence" Bastero Kulturgunea

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

10:49
12:00

Logo lehiaketa, Behar Zana pilota elkartearen 75. urteurrenaren harira

Amasa-Villabona | Lehiaketa

Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:

Ospakizun handia Gaztetxean

Andoaingo Gaztetxea, Andoain | Urteurrena

Datorren azaroaren 30ean, urtemugari amaiera ezin hobea emateko asmoz, egun osoko ospakizuna antolatu dute. Egitaraua hauxe izango da: 14:00 Babarrunjatea gaztetxean. 17:00 Kalejira Orkresta elektrotxarangaren eskutik. 22:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Bull. Bazkariko eta kalejirako txartelak 15 eurotan salgai Babarrun jatera egunean bertan joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bazkariko, kalejirako eta kontzertuko txartelak 20 eurotan salduko dira; eta kontzertura soilik joan nahi duenak 8 euroko sarrera ordaindu beharko du. Jada tiketak salgai jarri dituzte honako tokietan: Gaztetxea, TxuriBeltz, Irunberri eta Lanbroa tabernak. Ostiral honetan kontzertua Andoaingo Gaztetxeko kideek aurtengoan ere ekintzez beteriko hilabetea osatu dute: Kontzertuak, bazkaria, hitzaldia, mus txapelketa, bertso afaria edota haur ikuskizunak. Ostiral honetan Unidad Alavesa eta BAMMS taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.

Ospakizun handia Gaztetxean Andoaingo Gaztetxea

Datorren azaroaren 30ean, urtemugari amaiera ezin hobea emateko asmoz, egun osoko ospakizuna antolatu dute. Egitaraua hauxe izango da:

14:00 Babarrunjatea gaztetxean.

17:00 Kalejira Orkresta elektrotxarangaren eskutik.

22:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Bull.

Bazkariko eta kalejirako txartelak 15 eurotan salgai

Babarrun jatera egunean bertan joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bazkariko, kalejirako eta kontzertuko txartelak 20 eurotan salduko dira; eta kontzertura soilik joan nahi duenak 8 euroko sarrera ordaindu beharko du.

Jada tiketak salgai jarri dituzte honako tokietan: Gaztetxea, TxuriBeltz, Irunberri eta Lanbroa tabernak.

Ostiral honetan kontzertua

Andoaingo Gaztetxeko kideek aurtengoan ere ekintzez beteriko hilabetea osatu dute: Kontzertuak, bazkaria, hitzaldia, mus txapelketa, bertso afaria edota haur ikuskizunak.

Ostiral honetan Unidad Alavesa eta BAMMS taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.

12:00
15:00

Illunbeko finalera joateko autobusa

Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai, Eskualdea | Bertsolaritza

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

Illunbeko finalera joateko autobusa Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

17:00
20:00

"Eguberri Gol!" Gabonetako lehen kanpusa

Ubitarte futbol zelaia, Andoain | Aisia

Eguberri Gol! Gabonetako lehen kanpusean izena emateko epea zabalik dago gaurtik abenduak 4ra arte. Abenduak 26, 27, 28 eta urtarrilak 2,3,4 egunetan egingo da; futbol negulekuak 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaio direnentzat dago zuzenduta. Ordutegia, berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00tara izanen da. Horrez gain, haurrak 09:00etatik aurrera utzi ahal izango dira Ubitarten.  Txanda bakarra egin nahi duenarentzat prezioa 50 eurokoa izango da. Bi txanda nahi dituenarentzat prezioa 90 eurokoa izango da. Kontaktua: euskalduna1923@gmail.com

"Eguberri Gol!" Gabonetako lehen kanpusa Ubitarte futbol zelaia

Eguberri Gol! Gabonetako lehen kanpusean izena emateko epea zabalik dago gaurtik abenduak 4ra arte. Abenduak 26, 27, 28 eta urtarrilak 2,3,4 egunetan egingo da; futbol negulekuak 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaio direnentzat dago zuzenduta.

Ordutegia, berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00tara izanen da. Horrez gain, haurrak 09:00etatik aurrera utzi ahal izango dira Ubitarten. 

Txanda bakarra egin nahi duenarentzat prezioa 50 eurokoa izango da. Bi txanda nahi dituenarentzat prezioa 90 eurokoa izango da.

Kontaktua: euskalduna1923@gmail.com

Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»