Pandemiara egokitutako Axeri Dantzako hainbat joko egingo dituzte Andoaingo axeri dantzariek. Ondarreta ikastetxeko patioan, doan, gonbidapenarekin.Ekainak 24, osteguna. 12:00
Bertsolari jaialdia Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Agin Laburu, Ane Labaka, Miren Artetxe, Aner Peritz. Bastero kulturgunean, doan, gonbidapenarekin.Ekainak 24, osteguna. 13:00.
“IZURDEEN LEKUA” Mikel Urdangarin azken urteetako euskal kantautore oparoenetakoa da. Oraingo honetan, Mikelek hogei urte baino gehiagoko ibilbidean konposatutako abestien aukeraketa bat interpretatuko du. Ondarreta ikastetxeko patioan, doan, gonbidapenarekin.Ekainak 24, osteguna. 21:30.
Egurrezko artelanak Xabier Aranburu andoaindarraren eskutik. Urak zizelkatutako egurrekin egindako artelanak. Zumea plaza. Txitibar taberna.
Rock Jaialdia "Juxe" Areta Goñik urte luzez jasotako irudiak bildu ditu erakusketan. Andoaingo Rock Jaialdiaren testigantza eta espiritua azaltzea du helburu. Basteroko erakusketa gela.Ekainak 11 - uztailak 3.
Ez da nire gorputza Naizen elkartearen eskutik, "Ez da nire gorputza, zure begirada baizik". Plazida Otaño liburutegia.Ekainak 14-28.
Udal igerilekua Abonu bidezko kanpaina izango da, ez baita eguneko sarrerarik salduko. Izen-ematea: Asteasuarrak ekainaren 11 arte. Inguruko herrikideen kasuan, ekainaren 16tik aurrera. Ordutegia: 11:00-20:00.Ekainaren 19tik irailaren 11ra.