Izen ematea Mattine liburu dendan edo Patxine Jatetxean, 25€ bakoitzak.
Eguerdian hasiko dira kalejirarekin eta herriko hainbat txokotan ikuskizunak dantzatu eta antzeztuko dituzte. Azken emanaldia herriko plazan egingo dute eta eguraldi txarra izanez gero frontoian izango da. 14:30etatik aurrera izango da guztia.
Herriko hiru ikastetxeen desfilea eta emanaldia, herriko plazan.
Datorren urtean herri eskola independientea izango denez, inaugurazioa izango dute hizpide, eta galaz jantzi eta pregoiaz goatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, guraso elkarteak antolatuta txokolatada, ondoren ipuin kontalaria.
Asteasun ez dira herrira jaitsiko baina kalejira egingo dute Pello Errota ikastetxean bertan. Pregoia eta txokolatada izango dute asteasuarrek.
Hitzordu ezberdinak, inauteri giroko ostiralean. 17:00 Playback saioa Ludotekan. 17:30 Bingo berezia Gazte Lokalean. 20:30 Gontzal Mendibil Basteron.
Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.
Otsailaren 28ra bitarte izango dute herritarrek Gabonetako opari-txekeak erabiltzeko aukera. Deiak egiten aritu da On Bizi merkatarien elkartea pertsona saridunei opari-txekeak egokitu zaizkiela jakinarazteko. Halaber, saridunen zerrenda prestatu dute kanpainan parte hartu zuten herritarrek txekeren bat tokatu zaien baieztatzeko aukera izan dezaten. Udalaren webgunean dago ikusgai. Opari-txekeak oraindik jaso ez dituzten pertsonek Lekar Estilistas establezimendura joan beharko dute bila.