Urtero legez, omenaldia egingo diote ekainaren 15ean Juankar Alberdi Martirena herrikideari: orain 36 urte hil zen, bihotzekoz, asistentzia mediko faltagatik Herrera de la Manchako espetxean. Hala, egun osoko egitaraua antolatu dute urnietarrek.
1988ko ekainean kartzelan hil zen Juankar Alberdi herritarra oroitzeko ekitaldiaz gain, Urnietan iraganean izan diren zenbait gertaera gatazkatsuei begira jartzeko “Memoria Ibilbidea” antolatu dute, ekainaren 15ean
Rockzaleak datorren asteburuan elkartuko dira Nafarroa plazan. Azken urteotako joerari jarraituz gero, ehunka lagun elkartuko dira Andoainen. Jateko eta edateko aukerak ez dira falta izaten, baina zenbaitetan ilara luzeak sortu dira. Aurten, pizzak eta kroketak salgai jarriko dituzte salgai Santa Krutz jaietako formula errepikatuz.
Ekainaren 15ean Andoaingo Rock Jaialdiaren edizio berria izango da. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da, Nafarroa plazan. Sarrera doakoa da, eta jendetza espero da.
Maddi Zumalabe Irastorza artistaren ‘Laua eta Sakona’ lana jarriko dute ikusgai. Ekainaren 7tik uztailaren 5era bitarte zabalik izango da Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan.
Konposizio abstraktuak lantzen ditu eta, atzokoan, bere obra azaltzen aritu zitzaion Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan hurbildutako ikuslegoari.