Nesken Gipuzkoako Pilota Txapelketako finala jokatuko da ostiral honetan Zizurkilgo Intxaur frontoian, 19:00etan. Ziotza pilota eskolako bikotea arituko da gainera alebinen kategorian; Katixa Ibarbia eta Naike Odriozabala pilotari zizurkildarrek herrian bertan jokatuko dute finaleko partida.
Azken hilabetean, tortura eta estatuaren biolentziaren inguruko ekitaldi ezberdinak egin dira Zizurkilen. Bihar arratsaldean Pako Etxeberria forentseak hitzaldia eskainiko du Iriarte etxean.
Euskaraz Bizi Bixi: Dantza latinoen ikastaroa.
Zabalik dago Aiztondoko Udaleku irekietarako bgirale izateko izen-ematea. Martxoaren 21a arte egingo da horretarako aukera. lanpoltsa@hezten.eus helbidera bidali behar da curriculuma, 'Aiztondo udalekuak' izenpean.
Martxoak 7: Menopausia eta perimenopausia: aldaketak eta beharrak.Martxoak 14: Asteroko menuaren antolakuntza eta planifikazioa.Martxoak 22: Sukaldean behin, Elikagai osasungarriak prestatzeko modu berritzaileak ezagutuko ditugu, errezeta sinple eta nutritiboak landuz. OHARRA: saio honetarako derrigorrezkoa izango da izena ematea (10€).
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.