Euskalduna zergatik den euskaldun ez dakigu oso ondo. Baina, ziur, bururatzen zaizkigu hizkuntza bat eta komunitate bat. Euskalduntzeko, beraz, bi-biak behar dira, gutxienez. Gure ezinegonen marmarrek eta pozen karkarek bide zabalagoak amesten dituzte, eta aurten lehen aldiz nahi dugu Hernanialdeko AEKko (Hernani, Astigarraga eta Urnieta) gure komunitatetxoabere-berezkoarekin solasean jarri. Herritarrekin.
Aiztondo bailara eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetzeak bide luzea egin du jada. Senidetze hori ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte larunbat honetan Amasa-Villabonan. Harrera instituzionalaren ondoren, harrera herrikoia eskainiko zaie Segundo Monteseko ordezkariei. Bazkariaren osteko kantaldiarekin borobilduko dute eguna.
"El Miajon de los Castuos", Hogar Extremeño elkarteak XLVI. Kultur-Astea antolatu du datozen asteetarako. Denetariko ekitaldiak bildu dituzte egitarauan: hasierako ekitaldia, senidetasun bazkaria, lehiaketak (marrazketa, patata-tortilla, migak, toka, mahai-jokoak...), ikastaroak (haragia mozteko, barbakoa...), haur-jolasak, dantza-jaialdia...
Aurtengo jaiak iragarriko dituen egitarauaren irudia lehiaketa bidez aukeratuko dute aurten. Herritarrei zuzendutako deialdia da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 6ra arte.
Bi eta bost urte arteko haurrentzako oinetakoen bilketa egiten ari dira Mukwano lagun elkarteko kideak. Larraulgo udaletxera eraman ahal izango dira oinetakoak, ekainaren 13ra arte. Edozein motatako oinetakoak eraman daitezke.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Maiatzak 31, larunbata. 17:00. Ekainak 1, igandea. 17:00.
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketa. Maiatzaren 9an, 18:30etan egingo da inaugurazio ekitaldia.
Poxta Zaharrek antolaturiko pintxo-lehiaketarekin abiatuko dira, eta igande arratsaldean amaitu.
Maiatzak 31, larunbata. 19:30, 22:00. Ekainak 1, igandea. 19:30. Ekainak 2, astelehena. 19:30.
Maiatzak 31, larunbata. 19:30. Ekainak 1, igandea. 19:30. Ekainak 2, astl. 17:00, 19:30.