Irailak 11, ostirala GAZTE EGUNA 14:30 Gazte bazkaria. 17:00 Haurrentzako Aliritziren emanaldia Aurrera plazan. Ondoren, Txokolatada Aurrera plazan. 17:30 Kitadelpare txaranga herrian zehar. 19:00 Buruhandiak Joxe Arregi Plazan. 22:45 Suzko zezena. 23:00 Kontzertuak: HERENEGUN eta HAZAS.
Adunako Udalak jakinarazi duenez, udal garbitzaile lanpostua behin-behinekoz eta interinitate izaeraz betetzeko hautaketa prozesua abian jarri du. Lanaldia %50ekoa izango da, goizez, astelehenetik ostiralera.
Irailaren 7tik 11ra zabalik dago Loatzo Musika Eskolan izena emateko aukera. Haurrentzat zein helduentzat, musikarekin gozatzeko aukera zabala eskaintzen dute.
Eskaerak irailaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira Ikasgunea atariaren bidez. Eskaintzaren artean Ingelesa, Frantsesa eta, berrikuntza gisa, Espainiera daude.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
6 eta 17 urte bitarteko haur zein gazteentzako maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte 2026-2027 ikasturtean.
Azken urtetan egindako obren aukeraketa bildu du Balerdik bertan eta erakusketa zabalik egongo da irailaren 26ra arte. Ordutegia: Aste-egunetan: 18:00etatik 20:30era. Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara
Etxeberriko jaiak irailak 11-13 bitartean ospatuko dira, eta auzo elkarteak egitarau polita antolatu du ikasturte berriari gogotsu ekiteko.